XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere Aitaren naia betetzailleak, alegia, aide oiek bezin aide ditut.

Aideago ere bai noski.

Bere Ama bera baño ere?.

Nere Ama ber-bera, nere biotz-kutunena, ama detalakoz ez da, Aitaren borondate betetzaille zintzoa delako baizik.

Zorionekoa ZU ekarri zinduan sabela eta edoski zenitun bularrak (Jo. XII, 27), emakume batek esan zion.

Baña Berak erantzun: Zoriobekoak noski Jainkoaren itza entzun eta betetzen dutenak (Jo. XII,28).

Nere Amak berak baño obeki Jainkoaren naia besteren batek egingo ba`lu, maiteago nuke.

II-gn. Batikano Eliz Batzarrak Andre Mariaz eman digun agiri zoragarria, bai egitan zoragarri!, 67-gn. zenbakian, itzez-itz auxe dio: Oroi bitez, bada, Ama Birjiñaganako egiazko jaiera ez daukagula samurtasun agor ta igarokor batean, kristau sinismenik jatorrenean sustraiturik baizik.

Berak argituta, Zeruko Amaren bikaintasuna ezagutu, beraganako biotz-maitasunean irazeki, eta, batez ere, berari jarraitu ta bere antz-antzeko izaten alegintzean.